UHARTEA, gure bizitza eta besteena ulertzeko gure modu berezia. Elkarri entzun gabe hitz egiten duen bikotea eta asmorik gabe hazten den distantzia. Mugitzen naizen bakoitzean urruntzen naiz eta hurbiltzen naizen bakoitzean zu gehiago mugitzen zara. Denok dugu bularrean haragiz inguratutako ur gazi putzu bat. Denok ateratzen dugu burua garrasi egiteko ura lepora iristen denean.
LA ISLA, 70 minutuko tour de force bat da, Juan Carlos Rubiok Histrión Teatrorentzat espresuki idatzi eta zuzendutakoa, eta Gema Matarranz eta Marta Megías-ek antzeztua.
«Zergatik ikusten duzu beti nik ikusten ez dudana?», galdetzen du pertsonaietako batek eszenatokian. Agian, antzerkia geure buruari barkatzen ez dugun guztia eta erru, epai edo agian ametsetan mozorrotuta dagoen guztia ikusteko aukera ematen duen leku zoragarri hori delako. Zer gertatzen da minak gainditzen gaituenean eta handik ihes egin nahi dugunean? Harrapari bihurtzen al gara, konektatzen al gara gure naturaren alderik basatienarekin, garen instintu primarioz kargatutako animalia horrekin? Edozein preziotan biziraun nahi dugu?