HEISENBERG, batez ere, “bikote bitxi” garaikide baten ustekabeko harremanean murgiltzen gaituen testu bikaina da. “Ziurgabetasunaren printzipioa” 1972an formulatu zuen Werner Heisenberg fisikari alemanak, eta horixe hartu du oinarri egileak ia antagonikoak diren bi pertsonaiaren arteko istorio berezi hau garatzeko. Emakumea aldakorra, kartsua, dibertigarria eta, tarteka, iruzurtia da… Gizona hura baino dezente helduagoa da, lasaia –agian baita aspergarria ere–, txukuna eta sistematikoa, eta ez du itxaropen handirik berehalako etorkizunean. Baina biak elkartzean, emaitza “komedia erromantiko” harrigarri –eta ez oso ortodoxo– bat izan daiteke.
This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.