André eta Dorine eta Bakardadeen ostean, Kulunka Teatro konpainiak maskaren hizkuntza isilaren aldeko apustua egiten du berriro ere samurtasuna eta gordintasuna uztartzen dituen ikuskizunean.
Betiko familia bat amestu zutenetik urruntzen den istorioa da.
Maitasunaren kontraesanak umorez eta ironiaz islatuz, gurasotasuna, hezkuntza, ezintasuna, gehiegizko babesa, sexualitatea edo indarkeria bezalako gaiak lantzen ditu.
Plataforma birakarian eta lengoaia oso zinematografikoa duen, Forever txondorra da; bizitzaren noria.
Baina baita, biraka doan heinean, protagonisten minean sakontzen duen espiral bat ere. Noraino eraman dezake komunikazio faltak familia bat?
Agian kezkagarria, zirraragarria, familia honen istorioa gurea izan daitekeela da.
FOREVER Kulunka konpainiaren koprodukzioa da Zentro Dramatiko Nazionalarekin, Bilboko Arriaga Antzokiarekin eta Donostiako VIctoria Eugenia Antzokiarekin.