Normatibitatearen arau nahasi eta gaiztoen artean galdutako ahotsa; 90. hamarkadako Euskadiko heziketak zapaldua. Garai hartan, telebista asko ikusten zen eta jazarpen edo hipersexualizazioa bezalako hitzak gutxi entzuten ziren.
Atzean utzitako haurra; maitasunari uko egin ezin diona, eta desiragarria izateko daukan gauzarik baliotsuena sakrifikatzeko prest dagoena. Hans Christian Andersenen Sirenatxoa ipuinaren berrikuspen librea, betiereko galdera bat planteatzen diguna:
Arrain-isatsik gabe geratu nahi duzu?